Testuingurua
Maialen: (Barrurantz begiratzen du) Beno, andrea, enkargu bat egin behar dut eta ezin naiz geratu.
Ama: Bueno, nik ere joan beharra dut, ea nire semea aurkitzen dudan...
Maialen: Gero arte.
(Ama joan egiten da)
Maialen: Baina Antton, zer duzu?
Zergatik azaldu zara?
Antton: Ongi pentsatu dut eta onena amari dena esatea izango da.
Maialen: Ziur al zaude?
Antton: Bai, beno ez... eta haurrei galdetuko bagenie?
Maialen: Bai, ongi deritzot.
Antton: Haurrok, lagunduko al didazue? (Haurrek erantzun)
Antton: Ongi da.
Galdera bat dut.
(Poliki-poliki hitz eginez) Jarri nire lekuan eta zer egingo zenukete, amari esan oso handi egin naizela, ala ez?
(Haurrek erantzun)
Maialen: Zer esan dute?
Nola?
Errepikatu mesedez, ez dut entzun.
(Haurrek erantzun)
Antton: Beno ba!
Amatxorengana noa, baina zuek ere lagundu, konforme?
(Haurrek erantzun.)
(Anttonek erdi aldera joan eta amari deitzen dio)
Antton: Ama!
Ama!
Haurrok, nirekin batera deituiozue.
Ama!
Ama!
(Anttoni begiratzen dio eta garrasi egiten du)
Ama: Baina, Antton, zu al zara?
Deabruen biboteak!
Zer egin dizute?
Semea aldatu didate!